Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000318
Ohiko etxebizitzarengatik dagokion kenketa etxebizitzaren jabetza osora baldintzatzean, honen jabetza ez baldin badu, inbertitutako kantitateek ez dute kentzeko eskubiderik ematen. Honek suposatzen du eraikinarekiko duen usufruktu eskubideen existentziaren kasuan, ez usufruktua duen pertsonak, ez jabetza soila duenak, ezingo duela eraikina bereganatzean eta/edo honen birgaitze obretan inbertitutako diru kopurua kendu; modu adierazgarri batean esateko; usufruktua duen pertsonak etxebizitzaren gozamen eta erabilera bakarrik duela suposatzen da, etxebizitza ez baita bere jabetzapekoa.
Kasu honetan, non zergadunak propietate soilaren % 50aren jabetza eta bere ohiko etxebizitzaren usufruktuaren % 100a duen; hau da, bertan bizi baldin bada, ohiko etxebizitzaren birgaitze obretara zuzendutako maileguaren % 50a kentzeko eskubidea du, etxebizitzaren propietate osoaren % 50aren jabea soilik baita.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.