Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000315
Bai. Etxebizitza bihurtzeko lokalen birgaitzeko obrak kengarriak dira, beti ere PFEZ Araudiko 67 artikuluan aurreikusitako zehaztapenetan zergadunaren ohiko etxebizitzatzat ezarriko bada.
Zergadunak ohiko etxebizitzari dagokion kenketa egin dezake baita etxebizitzan egindako inbertsioarengatik lokala lortzeko dagokion balioan ere, hurrengo neurrien arabera:
PFEZean dagozkion zerga-onurak ezartzeko, beharrezkoa izango da, Udal Ordenantzei jarraiki, dagokion etxebizitza-kalifikazioa lortzea, baita udal erroldan etxebizitzatzat alta eman eta Jabetzaren Erregistroan hartakotzat izena ematea ere.PFEZean dagozkion zerga-onurak ezartzeko, beharrezkoa izango da, Udal Ordenantzei jarraiki, dagokion etxebizitza-kalifikazioa lortzea, baita udal erroldan etxebizitzatzat alta eman eta Jabetzaren Erregistroan hartakotzat izena ematea ere.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.