Eusko Jaurlaritzak etxean egindako birgaitze obra baterako diru-laguntza eman digu (300 € eman dizkigu obrak 6000 €-ko gastua izan denean). Zenbateko kenketa egin dezaket ohiko etxebizitzako birgaitze obra moduan hartuta?
Birgaitze obra dela eta asebetetako zenbatekoak araudiak markatutako oinarrien multzoarekin bat egiten badu, ohiko etxebizitzan egindako inbertsioaren kenketa egingo da; hau da, ohiko etxebizitzatzat hartu eta eusko Jaurlaritzako ziurtagiriak markatutako “babes daitekeen aurrekontua” kenkari muga izanik kendu egin beharko zaie zergadunak etxea erosteko edo zaharberritzeko jasotako diru-laguntzen zenbatekoa, zeinak salbuetsirik egongo baitira zerga honen arautegi erregulatzailearen arabera.
Ulertutako diru-laguntza salbuetsia dago PFEZren Araudiko 12 artikulua oinarri hartuta.