Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000305
Interesdunak salduko duen etxebizitza ohiko etxebizitza gisa hartzen da, bertan bizi izan delako hiru urtez jarraian eta, beraz, salmentatik jasotako irabaziaren berrinbertsioari dagokion salbuespenari hel diezaioke.
Kasu honetan, salmentaren datan mailegua ordaintzeko gelditzen zitzaionez, salbuespen osoari heltzearen eraginetarako soilik, kontuan hartu beharreko zenbatekoa mailegutik ordaintzeko dagoen zenbatekoari eskualdatzearen balioa kentzetik ateratakoa izango da.
Baina, etxebizitzaren salmentan lortutako ondare irabazia zehaztearen eraginetarako, kontuan hartu behar da bi datatan erosi zela, %50 2004ko urtarrilean eta beste %50 2007ko ekainean.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.