saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000305

Pertsona bat da bere ohiko etxebizitzaren jabe bakarra. Jabetza hori bi unetan erosi zuen. %50 2004an eta beste %50 2007an, izan ere, ezkontidearengandik banantzearen ondorioz, zeuzkaten ondasun komunak banatu zituzten eta emazteak hartu zuen etxebizitza osoa 80.000 euro trukean ordainduta. Etxebizitza hori 2009ko abuztuan saldu zuen eta eskualdatzearen balioaren eta salmentaren datan ordaintzeko gelditzen zen maileguaren arteko aldea baino handiagoko zenbatekoa berrinbertitu nahi du. Salduko duen etxebizitza ohiko etxebizitza gisa har daiteke eta berrinbertsioari dagokion salbuespenari hel diezaioke?

Interesdunak salduko duen etxebizitza ohiko etxebizitza gisa hartzen da, bertan bizi izan delako hiru urtez jarraian eta, beraz, salmentatik jasotako irabaziaren berrinbertsioari dagokion salbuespenari hel diezaioke.

Kasu honetan, salmentaren datan mailegua ordaintzeko gelditzen zitzaionez, salbuespen osoari heltzearen eraginetarako soilik, kontuan hartu beharreko zenbatekoa mailegutik ordaintzeko dagoen zenbatekoari eskualdatzearen balioa kentzetik ateratakoa izango da.

Baina, etxebizitzaren salmentan lortutako ondare irabazia zehaztearen eraginetarako, kontuan hartu behar da bi datatan erosi zela, %50 2004ko urtarrilean eta beste %50 2007ko ekainean.

Loturak

Informazio gehiago

Lotutako orrialdeak

Eskuraketa


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali