Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000304
PFEZaren araudiaren 69. artikuluak honakoa ezartzen du 2. idatz-zatian: “Kenkaria egiteko eskubidea galduko da honako kasu hauetan:
a) Zergadunak etxebizitza kontuan gordailututako kopuruak, kenkaria egiteko eskubidea sortarazi dutenak, ohiko etxebizitza erosteko ez beste xede baterako erabiltzen baditu eta zergaren sortzapena gertatu aurretik kreditu-erakunde bereko edo beste bateko beste kontu batean oso-osorik birjartzen ez badira edo kontu horretara aldatzen ez badira. Baldin eta gordailututako kopuruen zati bat erabiltzen bada, orduan ulertuko da erabiltzen diren kopuruak zergadunak lehenengo gordailututa zituenak direla”.
Ogasunaren Zuzendaritza Nagusiaren Jarraibidearen modu malguagoan interpretatzen du arautegia: “Kontuko kopuru batzuk ohiko etxebizitza eskuratzeko edo birgaitzeko barik, beste zerbaitetarako baliatzen badira eta zerga ordaindu baino lehen berriz jartzen ez badira, hurrenkera honetan baliatu direla pentsatuko da:
Horren ondorioz, kasu honetan zergadunak 10.000 euroko oinarri bati dagokion kenkaria itzuli behar izango du, gehi berandutza interesak, eta hori ez-betetzea izan zen urteko PFEZari gehitu beharko dio; izan ere, etxebizitza kontuko 20.000 euroei 10.000 euro kendu behar zaizkie, horiei inolako kenkaririk aplikatu ez zaielako eta, beraz, horri dagokionez, ez dago ezer itzuli beharrik.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.