www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000302

Familiaren etxebizitzaren finantziazioan kontribuzio gisako zenbatekoak ordaintzeko obligazioa ezarriko balitz epailearen erabakiz, ohiko etxebizitzaren ziozko kenkaria ezartzeko eskubidea sorraraziko lukete aipatutako zenbatekoek?



Baliozko erantzuna indarrean dagoen arautegia egun honetatik aurrera aplikatuz: 2025/1/1

Kenkariaren ehunekoa 100eko 18koa izango da, honako kasu hauetan izan ezik: familia ugariak, guraso bakarreko familia-unitate garbiak (guraso/adoptatzaile/harreragile bakarra dago), genero-indarkeriaren biktimak, arrazoi horrengatik adingabe baten zaintza dutenak, desgaitasunen bat duten pertsonak >%65 edo mendekotasunen bat dutenak edo horiekin bizi direnak, kasu horretan % 23koa izango baita, PFEZri buruzko Foru Arauan ezarritako mugarekin.

Baliozko erantzuna indarrean dagoen arautegia egun honetara arte aplikatuz: 2024/12/31

 Kenkaria %18-koa izango litzateke edo %23-koa ugariko familia edo 30 urteko beherako adina badauka eta PFEZko Foru Arauan ezarritako muga kontuan hartu.

Loturak

Informazio gehiago


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali