www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000296

Zer hartzen da familia ugaritzat, ohiko etxebizitzan egindako inbertsioaren eta etxebizitza-alogerraren ziozko kenkarien gehikuntza ondoreetarako?



Zergaren sortzapen-datan (12/31) familia ugariko kideek eskubidea dute errentamenduagatik edo ohiko etxebizitzan inbertitzeagatik gehitutako kenkariak aplikatzeko, baita kenkari horiek egiaztatzen dituen titulu ofizialik ez badute ere.

Konstituzio Auzitegiak 77/2015 epaian adierazi zuen titulu hori eskakizun esklusibo gisa eskatzea justifikaziorik gabea eta Konstituzioaren aurkakoa dela, tratu-desberdintasuna sartzen duelako eta familia ugarien babes ekonomikoa mugatzen duelako (Espainiako Konstituzioaren 39.1 artikulua) ".

Loturak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali