Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000296
Zergaren sortzapen-datan (12/31) familia ugariko kideek eskubidea dute errentamenduagatik edo ohiko etxebizitzan inbertitzeagatik gehitutako kenkariak aplikatzeko, baita kenkari horiek egiaztatzen dituen titulu ofizialik ez badute ere.
Konstituzio Auzitegiak 77/2015 epaian adierazi zuen titulu hori eskakizun esklusibo gisa eskatzea justifikaziorik gabea eta Konstituzioaren aurkakoa dela, tratu-desberdintasuna sartzen duelako eta familia ugarien babes ekonomikoa mugatzen duelako (Espainiako Konstituzioaren 39.1 artikulua) ".
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.