saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000296

Zer hartzen da familia ugaritzat, ohiko etxebizitzan egindako inbertsioaren eta etxebizitza-alogerraren ziozko kenkarien gehikuntza ondoreetarako?

Familia ugariaren titulartzat titulu ofizialean agertzen diren familia-kide guztiak hartuko dira eta titulartasun horren zehaztapenerako Zergaren sortzapen-datan (abenduak 31) dagoen egoera hartuko da kontuan.

Aurreko paragrafoan ezarritakoa honela ulertu behar da: familia ugariko kide guztiek aplika ditzakete kenkaritasa gehituak, eta horretarako ez da beharrezkoa titulu ofizial egokia edukitzea. Hain zuzen ere, horretaz hauxe esan zuen Konstituzio Auzitegiak 2015eko apirilaren 27ko 77/2015 Epaian: “tratua desberdina izatea ezin da justifikatu modu objektiboan eta zentzuzkoan, eta gainera ondorio kaltegarriegiak dauzka”. Horrez gainera hauxe adierazi zuen, argibide modura: “Legegileak hautatu du familia ugarien babes ekonomikoa bermatzea ohiko etxebizitzaren eskuraketari karga-tasa txikitua aplikatuz. Hori dela eta, berme hori aplikatzeko, organo judizialen legexedapenen interpretazioa ezin da izan Konstituzioaren kontrakoa, baldin eta interpretazio alternatiborako bidea badago, Legearen letra bortxatu gabe –horren lekuko da Madrilgo Auzitegi Ekonomiko Administratiboa–. Al no hacerlo el órgano judicial ha impedido servir a la finalidad constitucional de asegurar la protección económica de la familia (art. 39.1 CE), en este caso, de la familia numerosa”.

Loturak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali