www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000295

Senar-emazte batek seme-alabei dohaintzan eman zien euren ohiko etxebizitzaren jabetza soila eta eurentzat utzi zuten bizi osorako gozamena. Dohaintza gorabehera, dohaintza egin zutenek etxean bizitzen jarraitu zuten eta, beraz, hori da oraindik ere euren ohiko etxebizitza. Demagun dohaintza jaso duten seme-alabek gurasoengandik jaso zuten jabetza soila berriz gurasoei dohaintzan eman dietela eta gurasoek, erabateko jabaria finkatuta, etxebizitza hirugarren bati saltzen diotela. Eskualdatutako etxebizitza saltzaileen ohiko etxebizitza gisa hartzen da ohiko etxebizitzan berrinbertitzeari dagokion salbuespenaren eraginetarako?



Etxebizitza eskualdatzean haren jabetza osoa badaukate eta hiru urte baino gehiagoko epean euren ohiko etxebizitza izan baldin bada, betetzat hartuko da PFEZri buruzko Foru Arauaren eskatutakoa, 3 urtez jarraian bertan bizitzea, higiezinaren jabetza osoa eskualdatzeko dataren aurretik hiru urte baino gutxiagoko epean jaso baldin bada ere (hipotesi horri 07/04/30eko Bizkaiko Foru Ogasunaren Kontsulta parekatuko zaio).

Loturak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali