www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000294

Etxebizitza-kreditu fiskala behin agortuta, ohiko etxebizitzaren berrinbertsio-salbuespenari hel dakioke?



Ohiko etxebizitzaren berrinbertsioaren ziozko salbuespena aukeratzen bada, Zergaren Foru Arauan ezarritako 36.000 euroko kopurua murrizteko helburuarekin, zergadunak, lehenengo eta behin, salbuetsitako ondasun-irabazioaren ehuneko 18 egotzi beharko du, etxebizitza besterendua izan den ekitaldian.

Hala ere, etxebizitzaren kreditu fiskala agortuta, ohiko etxebizitza besterentzeari ekinez gero, zergaduna ez da behartua izango inongo zenbatekoa itzultzera eta aipatutako etxebizitzaren eskualdatzearen ondorioz lortutako ondarearen irabaziak kargatik salbuetsitzat hartzeko eskubidea mantenduko du, lortutako zenbateko osoa ohiko etxebizitza berri bat eskuratzean inbertitzen bada zehaztutako arauzko baldintzetan.

Hala eta guztiz ere, berrinbertsioa gauzatuko den etxebizitza berriaren eskuratzeari dagozkion kenkariak bueltatu beharko ditu, aurrekoaren eskualdatzea baino lehenago egiten badira ere, (bere kasuan, etxebizitza aurrezki-kontuetan egindako ekarkinetatik eratorritakoak barne) eta salbuetsitzat hartutako irabaziren %18 kenkari hauek baino lehenago zenbatzean, Zergaren Foru Arauaren 87.3 artikuluan ezarritako kenkari-mugari dagokion zenbatekoa gainditzen denean (36.000 €).

Loturak

Informazio gehiago


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali