www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000293

Langile batek bere enpresaren eskutik jaso du mailegua ohiko etxebizitza eskuratzeko, legezkoa den diruaren interes txikiagoan. Zein da ohiko etxebizitza-inbertsioaren ziozko kenkaria finantziazio-kontzeptuagatik?



Finantziazio-kontzeptuan honakoa kenduko da:

  • ohiko etxebizitzaren erosketa finantziatzeko erabilitako besteren kapitalak erabiltzeagatik ekitaldian ordaindutako interesen %18;
  • era berean, enpresak emandako maileguagatik, gauzazko ordainsari gisa, egotzitako interesen %18 ere, kontuan egindako sarrera gehituz.

Eta beti ere, dagokion ekitaldian zein geroko ekitaldietan, inbertsio-kontzeptuan jasotzen den kenkaria aplikatzeko eskubideak sorrarazten dituzten zenbatekoekin soilki bat etortzen badira. Aurreko ehunekoa %23-koa izango da; Zergaren sortzapen-datan (abenduak 31) 30 urte baino gutxiago duten zergadunentzat eta familia ugarien titularrarentzat.

Loturak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali