www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000292

%80-ko lain izatedun baten arabera zati batez bakarrik kengarria den gure ohiko etxebizitza eskuratzeko mailegua bertan behera utz dezakegu eta mailegu berri bategatik ordezkatu?



Mailegu baten amortizazioak eta bere ordezkapenak beste bategatik (finantza erakunde berean edo beste batean kontratatutakoa) ez du ezintzen mailegu berriaren amortizatutako zenbatekoak eta interesen ordainketak kentzen jarraitzea; normalen, abantailezko egoeretan eta lehenengoa bertan behera utzita, noski.

Eragiketa honetan, antzinako mailegutik ordaintzeke dagoen saldo kengarria (%80 baino ez da kengarria) eta mailegu berriaren nominala alderatu behar dira, berfinantziazioaren datan. Lehenengoa bigarrena baino handiagoa izango balitz, antzinako maileguaren ordaintzeke dagoen saldo kengarria eta mailegu berriaren printzipala zatituz lortutako proportzioan izango litzateke kengarria lehenengo mailegua. Berfinantziazio-gastuak kengarriak izango lirateke bete-betean.

Loturak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali