www.bizkaia.eus/guregida
Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000291
Galdetzaileak pasaden urtean, uztailean ohiko etxebizitza erosteko kontratu pribatua sinatu zuen enpresa eraikitzaile batekin. 30.000 €-ko nominaleko “zubi-mailegu” baten bidez finantziatu zuen. Honen interesak, urte honetan abuztuan etxebizitza eskrituratzean eskatuko den azken maileguarekin bertan behera geratu arte ordainduko dira. PFEZ-ean kenkaria aplikatzeko aukerarik dagoen jakin nahi du.
Galdetzaileak 2009. urteari dagokion PFEZ-ean kendu ahal izango ditu:
- eskudirutan ordaindutako 30.000 €-ak (kenkari-oinarriaren 8.500 €-ko mugarekin)
- edo, interesak ordaintzen doan heinean.
Eskatutako mailegua. 2.a aukeratuz gero, etxebizitzaren eskritura publikoari ekiten zaionean, eskatuko den azken mailegua kengarria izango da ordaintzeke dagoen etxebizitzaren gastua eta bueltatzeke dagoen zubi-maileguaren printzipala finantziatzen badira.
Loturak
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.
Itzuli