Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000290
Zati batez zein osoki, dagokion higiezinaren jabetza osoa eskuratzen duen edonork egin dezake ohiko etxebizitzaren inbertsioaren ziozko kenkaria, beti ere, PFEZ-aren arautegi erregulatzaileak horretarako ezarritako baldintzak betetzen badira. Kontsulta-idazkiak adierazitakoaren arabera, azaldutako kasuan, etxebizitzaren jabetza bi agerliarrei dagokie soilki. Hala ere, etxebizitza eskuratzeko eskatutako maileguaren eskrituretan mailegari moduan agertzen dira galdetzaileak eta bere seme-alabak. Ondorioz, lehenengoek amortizazioa eta maileguaren interesak ordaintzera bideratutako zenbatekoen %40 (%20 bakoitzak) baino ezin izango dute kendu etxebizitza inbertsioa dela eta; beti ere, logikoki, Zergaren arautegi erregulatzailean zehaztutako gainontzeko baldintzak betetzen badira. Dena den, zordunkideak diren seme-alabek ez dute ohiko etxebizitza eskuratzeko haiei dagokien mailegu-zatia ordaintzen. Kasu honetan, bereziki, ondokoa ulertu beharra dago: galdetzaileek eskatutako hipoteka-kredituaren %40 bakarrik ordaindu dutela, etxebizitzaren guztizko zenbatekotik.
Agerliarrek, dagokienean, eskatutako maileguaren amortizazio-kuotak eta interesen osokoa kendu ahal izateko, mailegua kontratatu zeneko baldintzak moldatu beharko lirateke; era berean, honakoa ere egiaztatu beharko lukete: kontsultagai den (bere seme-alabei %60 dagokielako) maileguaren bidez, bere garaian finantziatu ez zuten etxebizitzaren balio kengarriaren zatia ez dela kendu eta orain aldatu nahi den beste era batean finantziatu zela (zehazki, seme-alaben zorraren zati bat bereganatzearen bidez finantziatu zela, hauei, eskritura moldatzean, mailegari gisa duten betebeharretatik askatzen zaie, beste edozein modutan, kontsulta egin dutenen zorra bermatzearen kalterik gabe).
Maileguaren eskritura ez bada aldatzen baina, gero, modu sinesgarrian frogatzen bada higiezinaren jabeak direla maileguaren kuotak osorik eta urtero ordaintzen dituzten bakarrak, inori ezer erreklamatzeko eskubiderik gabe, ulertu ahalko da higiezinaren titularrak diren eta ez diren mailegu hartzaileen arteko harremana dela titularrak ez direnek bermatu egiten dutela titularrek eskatutako kreditua mailegu emaileari itzuliko zaiola. Berme horren bidez, abal edo fidantza solidarioa emanez gero edukiko lukeen posizioaren baliokidea eman nahi zaio aipatutako mailegu hartzaileari. Horrenbestez, alderdien benetako borondatea kontuan izanik, ohiko etxebizitzan inbertitzeagatik kenkaria eskuratzeko orduan, higiezinaren gaineko jabetza-kuotarik eskuratzen ez duten mailegu hartzaileek abal edo fidantza solidarioa jartzeari emango litzaiokeen tratu berbera eman ahal zaio eragiketari. Horrela, maileguaren kuoten ordainketa higiezinaren jabeak (edo jabeek) bakarrik egiten badu, eta urtero-urtero hala frogatzen bada, ez da eragozpenik egongo jabeak maileguaren kuotetan kenkariak aplikatzeko, bai amortizazioan bai interesetan. Hori dena baldin eta kasu honetan jabeak badira etxebizitzan inbertitzen dutenak, nahiz eta posible izan, mailegua ordaindu ezean, mailegu emaileak mailegu hartzaileetako edozeini erreklamatzea edo errepikatzea.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.