Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000289
Kode Zibilak honakoa onartzen du: bizi arteko errenta baten eraketak judizio bidez ezarritako konpentsazio-pentsioa edozein momentutan ordezkatu daiteke ondasun zehatz batzuen gozamenagatik edo ondasunezko kapital bat emateagatik edo diruagatik. Kasu honetan, konpentsazio-pentsioaren ordez, ordaintzaileak ordaindutako hipoteka-kredituaren kuota-zatiak bere zerga-oinarria murriztuko du. Eta seme-alaben janari-pentsioari dagozkion kuotek eskubidea emango diote ordaintzaileari ondorengoen ziozko kenkariak izateko.
Bestalde, kuota horiek ezkontide ohiarentzako lan etekintzat hartuko dira, PFEZ-aren mende ez dauden seme-alaben mantenurako urtekoak alde batera utzita. Horrela, lan etekin pertsonaltzat hartzen diren kuota-zatiek, hartzailearen ohiko etxebizitza izanda, konpentsazio-pentsioaren ordez jaso izanagatik, PFEZ-aren Foru Arauak jasotako kontzeptuaren ziozko kenkaria egiteko eskubidea emango diote ezkontide ohiari.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.