saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000289

Epaitza batek honakoa ezartzen du: konpentsazio-pentsioa eta mantenurako urtekoak ordaindu ordez, senar-emazteak bizi ziren eta, banantzearen ondoren, ezkontidea eta bien seme-alabak bakarrik bizi izango diren etxebizitza zergapetan duen hipoteka-kredituaren kuotak ordaindu behar direla. Tratamendu fiskala?



Kode Zibilak honakoa onartzen du: bizi arteko errenta baten eraketak judizio bidez ezarritako konpentsazio-pentsioa edozein momentutan ordezkatu daiteke ondasun zehatz batzuen gozamenagatik edo ondasunezko kapital bat emateagatik edo diruagatik. Kasu honetan, konpentsazio-pentsioaren ordez, ordaintzaileak ordaindutako hipoteka-kredituaren kuota-zatiak bere zerga-oinarria murriztuko du. Eta seme-alaben janari-pentsioari dagozkion kuotek eskubidea emango diote ordaintzaileari ondorengoen ziozko kenkariak izateko.

Bestalde, kuota horiek ezkontide ohiarentzako lan etekintzat hartuko dira, PFEZ-aren mende ez dauden seme-alaben mantenurako urtekoak alde batera utzita. Horrela, lan etekin pertsonaltzat hartzen diren kuota-zatiek, hartzailearen ohiko etxebizitza izanda, konpentsazio-pentsioaren ordez jaso izanagatik, PFEZ-aren Foru Arauak jasotako kontzeptuaren ziozko kenkaria egiteko eskubidea emango diote ezkontide ohiari.

Loturak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali