saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000287

Galdetzaileak ohiko etxebizitzarako bere antzinako mailegua bertan behera utzi zuen eta beste banketxe batekoarekin berfinantziatu zuen. Berfinantziazioaren datan, aurreko mailegutik ordaintzeke zegoen saldoa 75.000 €-koa zen eta mailegu berriaren nominala 100.000 €-koa. Mailegu berriaren zioz kentzen jarrai dezake? Eta zein proportziotan?

Mailegu berriaren nominala lehengotik ordaintzeke dagoena baino handiagoa denez, laindu beharko da, hau da, mailegu berria onartuko da, lehengo mailegutik (75.000 €) oraindik ordaindu gabe dagoen saldoa mailegu berriaren (100.000 €) nominalagatik zatituz gero. Emaitza %75 da. Ehuneko hau aplikatuko da nagusitik amortizatzen doazen zenbatekoetan zein ordaintzen diren interesetan. Horrela, sortutako zenbatekoek finantziazio eta inbertsio gisako kenkariaren oinarria osatuko dute, hurrenez hurren. Baldin eta, logikoki, Zergaren arautegi erregulatzailean ezarritako gainontzeko baldintzak betetzen badira. Hau guztia horrela gertatuko da, logikoki, berfinantziatutako mailegua osoki kengarria bada.

Loturak

Arautegi aplikagarria egun honetatik: 2014/01/01. PFEZren 13/2013 FAren 87 art


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali