Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000287
Mailegu berriaren nominala lehengotik ordaintzeke dagoena baino handiagoa denez, laindu beharko da, hau da, mailegu berria onartuko da, lehengo mailegutik (75.000 €) oraindik ordaindu gabe dagoen saldoa mailegu berriaren (100.000 €) nominalagatik zatituz gero. Emaitza %75 da. Ehuneko hau aplikatuko da nagusitik amortizatzen doazen zenbatekoetan zein ordaintzen diren interesetan. Horrela, sortutako zenbatekoek finantziazio eta inbertsio gisako kenkariaren oinarria osatuko dute, hurrenez hurren. Baldin eta, logikoki, Zergaren arautegi erregulatzailean ezarritako gainontzeko baldintzak betetzen badira. Hau guztia horrela gertatuko da, logikoki, berfinantziatutako mailegua osoki kengarria bada.
Arautegi aplikagarria egun honetatik: 2014/01/01. PFEZren 13/2013 FAren 87 art
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.