Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000286
Ez. Behin etxebizitza eskualdatuta, zergadunak, ordaintzeke dagoen mailegua lortutako zebatekoarekin amortizatzen badu, ezin izango du etxebizitza eskuratzearen ziozko kenkaria egin, salmentatik aurrera jada ez delako bere ohiko etxebizitza finantziatzen ari. Hala ere, maileguaren amortizazioa etxebizitzaren jabetzaren eskualdatzea baino lehenago eginez gero, kenkaria ezar liteke.
Kasu honetan, berrinbertsioari helduz gero, ondare-irabazia erabat salbuetsitzat hartzeko, berrinbertsiogai izan behar duen salerosketaren ondorioz lortutako zenbatekoa, eskualdatzearen momentuan bueltatzeko dagoen maileguaren saldoari eskualdatze-balioa murriztean lortutako emaitza izango da.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.