saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000286

Bere ohiko etxebizitza saldu eta lortutako zenbatekoarekin eskatutako mailegua kitatzen duen zergadunak ohiko etxebizitza eskuratzearen ziozko kenkaria egin dezake?

Ez. Behin etxebizitza eskualdatuta, zergadunak, ordaintzeke dagoen mailegua lortutako zebatekoarekin amortizatzen badu, ezin izango du etxebizitza eskuratzearen ziozko kenkaria egin, salmentatik aurrera jada ez delako bere ohiko etxebizitza finantziatzen ari. Hala ere, maileguaren amortizazioa etxebizitzaren jabetzaren eskualdatzea baino lehenago eginez gero, kenkaria ezar liteke.

Kasu honetan, berrinbertsioari helduz gero, ondare-irabazia erabat salbuetsitzat hartzeko, berrinbertsiogai izan behar duen salerosketaren ondorioz lortutako zenbatekoa, eskualdatzearen momentuan bueltatzeko dagoen maileguaren saldoari eskualdatze-balioa murriztean lortutako emaitza izango da.

Loturak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali