saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000285

Ohiko etxebizitza eskuratzearen ziozko kenkaria ezarri dakioke, bere maizter-botaketaren ondorioz ordaindutako kalte-ordainari, higiezinera egindako jabe/errentatzailearen egoitzaren leku-aldaketagatik? Eta maizterra botatzeko judizioak eragindako abokatu eta prokuradore-gastuei?

Errentariaren nahitaezko luzapen-eskubidea karga baten baliokidea da, eta honen iraungipena higiezinaren balioaren igoeran zuzenean eragiten du. Hori dela eta, ulertu beharra dago errentatzaileak errentariari bere eskubideei uko egiteko ordaindutako kalte-ordaina, higiezinaren hobekuntza ekartzen duela eta bere eskuratze-balioa handituko dela etorkizuneko eskualdaketetan.

Hala ere, etxebizitzan burututako hobekuntzengatik ordaindutako zenbatekoa ez da sartuko etxebizitzan egindako inbertsioaren ziozko kenkari-oinarriaren barnean. Ondorioz, kalte-ordain honen ordainketak ez du ohiko etxebizitzan egindako inbertsioaren ziozko kenkaria aplikatzeko eskubidea sorrarazten. Maizterra botatzeko judizioaren ondorioz abokatu eta prokuradoreei emandako ordainsariek maizterrari ordaindutako kalte-ordainaren tratamendu bera dute.

Loturak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali