www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000284

Ohiko etxebizitza hipoteka-mailegu baten bidez eskuratu zen, mailegua aldez aurretik amortizatzeagatik lortutako komisioa kengarritzat hartzen da?



Kengarriak dira, ohiko etxebizitza eskuratzera edo birdoitzera zuzendutako besteren kapitalak erabiltzeagatik zergalditik ordaindutako korrituak, zergadunaren kontura ordaindutako besteren finantziazioak eragindako gastuak barne. Orduan, ohiko etxebizitza baten eskuratzeari ezarritako hipoteka-mailegu baten aldez aurreko amortizazioaren ondorioz ordaindutako komisioa egin beharreko kenkariaren kalkuluaren barnean sar daiteke.

Loturak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali