Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000283
Hiru urteko epea izango da, ohiko etxebizitza 2018ko urtarrilaren 1etik 2020ko abenduaren 31ra bitartean eskualdatzen denean, eta ohiko etxebizitza 2018ko urtarrilaren 1etik 2020ko abenduaren 31ra bitartean erosi eta geroago aurreko ohiko etxebizitza eskualdatzen denean. Ohiko etxebizitza 2021/01/01etik 2021/12/31ra bitartean eskualdatu edo erosten denean eta, ondoren, ohiko etxebizitza erosi edo eskualdatzen denean ere aplikatuko da hiru urteko luzapena.
Ohiko etxebizitza 2011ko urtarrilaren 1etik aurrera eskualdatzen bada, berrinbertsioari dagokion salbuespena dakarren beste ohiko etxebizitza bat erosteko epea, PFEZri buruzko Foru Arauan eta PFEZari buruzko Foru Dekretuan , 2 urtekoa izango da, eskualdatzearen datatik hasita.
Ohiko etxebizitza 2006ko urtarrilaren 1aren eta 2010eko abenduaren 31ren artean eskualdatzen bada, berrinbertsioari dagokion salbuespena dakarren beste ohiko etxebizitza bat erosteko epea, PFEZri buruzko Foru Arauaren 51. artikuluan eta Zergaren Araudiaren 50. artikuluan aurreikusitakoa, 4 urtekoa izango da, eskualdatzearen datatik hasita.
Salmentan lortutako zenbatekoa eskualdatzetik epean berrinbertitzen ez bada, lortutako ondare irabazia zergapetu egingo da. Kasu horretan, galdera egin duen pertsonak salbuetsi gabeko errenta hori lortu zueneko urteari aplikatu beharko dio eta dagokion autolikidazio osagarria egin beharko du, dagozkion berandutzako interesak barneratuta. Autolikidazio osagarri hori ez-betetzea gertatzen den unearen eta ez-betetze horren zerga-ekitaldiari buruzko autolikidazioa aurkezteko arauzko epea amaitzeko dataren artean dagoen epealdian aurkeztu beharko da.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.