Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000282
Galdera egin duen pertsonak eskualdatu nahi duen etxebizitza ohiko etxebizitza gisa hartzen jarraituko da, bertan 3 urtez jarraian bizi ez izanik ere, aldaketa ezkontzak eragin baldin badu; izan ere, hori da PFEZri buruzko Araudiaren 68. artikuluaren 1. puntuan 3 urteko epe hori ez betetzearen salbuespen gisa aurreikusitako arrazoietako bat; beraz, berrinbertsioari dagokion salbuespenari hel diezaioke.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.