saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000282

Pertsona batek 2008ko azaroan erosi zuen ohiko etxebizitza. 2010eko uztailean ezkondu egingo da eta, agian, etxebizitza hori saldu eta handiago bat erosiko du. Ohiko etxebizitzan berrinbertitzeari dagokion salbuespena aplikatu ahal izango zaion jakin nahiko luke, 3 urtez jarraian bertan bizi ez baldin bada ere.

Galdera egin duen pertsonak eskualdatu nahi duen etxebizitza ohiko etxebizitza gisa hartzen jarraituko da, bertan 3 urtez jarraian bizi ez izanik ere, aldaketa ezkontzak eragin baldin badu; izan ere, hori da PFEZri buruzko Araudiaren 68. artikuluaren 1. puntuan 3 urteko epe hori ez betetzearen salbuespen gisa aurreikusitako arrazoietako bat; beraz, berrinbertsioari dagokion salbuespenari hel diezaioke.

Loturak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali