www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000280

Ohiko etxebizitza salmentaren truke lortutako kopurua erabiliz bere ohiko etxebizitza berria erosteko aurretik emandako kreditua kitatzen du. Berrinbertitzeagatiko salbuespena aplika al daiteke?



Indarrean den legediak ohiko etxebizitzan berrinbertitzeari lotutako salbuespena ahalbidetzen du, bai ohiko etxebizitza berria salmentaren aurreko bi urteetan erosten bada, bai etxebizitza berria aurreko etxebizitzaren salmentaren hurrengo bi urteetan erosten baldin bada; beraz, planteatutako kasuan, lortutako irabazia salbuetsita egongo litzateke ezarritako mugen barruan.

Aipatu beharra dago berrinbertsioaren epea 2 urtetik 3 urtera zabalduko dela:

  • Ohiko etxebizitzaren eskualdatzea 2020/01/01 eta 2021/12/31 artean egiten denean.
  • Ohiko etxebizitza 2020/01/01 eta 2021/12/31 artean erosten denean eta, horren ondoren, aurreko ohiko etxebizitza eskualdatzen denean.
Loturak

Informazio gehiago

Lotutako orrialdeak

Epeak


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali