www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000278

Zergadun batek bere ohiko etxebizitza saldu du 150.000 euroren truke eta etxebizitza berria erosi du 90.500 euro ordainduta. Aurreko ohiko etxebizitzaren salmentaren zenbatekoa etxebizitza berri batean berrinbertitzeari dagokion ondare irabaziaren salbuespen osoari hel al diezaioke?



Planteatutako kasuan, beste ohiko etxebizitza batean inbertitutako zenbatekoa aurretik zeukan ohiko etxebizitza eskualdatzean jasotako zenbateko osoa baino txikiagoa da eta, beraz, berrinbertsio partziala baino ezingo litzateke egin.

PFEZri buruzko Foru Arauan dio: “Berrinbertitutako zenbatekoa eskualdatzean jasotako zenbateko osoa baino txikiagoa baldin bada, berrinbertitutako zenbatekoari dagokion ondare irabaziaren zati proportzionala soilik geldituko da zergapetu gabe”.

Loturak

Informazio gehiago

Lotutako orrialdeak

Berrinbertsio partziala


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali