Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000277
Zergadunak zerga pertsonalak Bizkaian ordaintzen baldin baditu, zergapetu gabe gelditu ahal izango dira zergadunaren ohiko etxebizitza eskualdatzean lortutako ondare irabaziak, betiere, eskualdatzean lotutako zenbateko osoa beste ohiko etxebizitza bat eskuratzeko berrinbertitzen baldin bada arauz jasotako baldintzetan.
Beraz, baldintza horiek betetzen badira, eskualdatzean lortutako ondare irabazia salbuetsita egongo da, berrinbertsioaren ardatza den ohiko etxebizitzaren kokalekua gorabehera.
Hori guztia, barne ordenamendua osatzen duten nazioarteko Tratatuetan eta Hitzarmenetan xedatutakoari kalterik egin gabe.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.