www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000276

Demagun, ohiko etxebizitzan inbertitzeari dagozkion kenkariak egin ostean, ohiko etxebizitza eskualdatzen dela eta berriz inbertitzen dela beste ohiko etxebizitza bat erostean lortutako zenbatekoa, etxebizitzarako kreditu fiskala agortuta berrinbertsioaren eraginez lortutako irabazi salbuetsiarekin.



Ogasun Zuzendaritza Nagusiaren Instrukzioaren zehazki xedatutakoaren arabera, etxebizitza kreditua agortzean ohiko etxebizitza eskualdatzen bada eta berrinbertsioari dagokion salbuespena aplikatzen baldin bada, zergadunak ez du izango eskualdatutako etxebizitza erosteagatik egindako kenkariei dagokien zenbatekorik itzultzeko obligaziorik eta mantendu egingo da etxebizitza hori eskualdatzean lortutako ondare irabaziak zergapetzetik salbuetsita gelditzeko eskubidea, betiere, lortutako zenbateko osoa beste ohiko etxebizitza bat erosteko berrinbertitzen bada arauz jasotako baldintzetan.

Alabaina, itzuli egin beharko dira berrinbertsioa gauzatzeko etxebizitza berria erosteari dagozkion kenkariak, aurreko eskualdatzearen aurretik egin badira ere (etxebizitzarako aurrezki kontuetara egindako ekarpenetatik eratorritakoak, kasuan-kasuan, barne), betiere, kenkari horiei aurretik salbuetsitakotzat hartutako irabaziaren %18 konputatuta, PFEZri buruzko Foru Arauan aurreikusitako kenkari mugari dagokion zenbatekoa gainditzen ez baldin badu (36.000 euro).

Loturak

Informazio gehiago


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali