Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000270
Ez. Eskuraturiko etxebizitzari (berria, erabilia edo birgaitua) kenkaria aplikatu ahal izateko, zergadunak berak gaitu behar du modu iraunkorrean, eskuratzeko egunetik edo obrak amaitzeko egunetik hamabi hilabete igaro orduko. “Obra” hitzak aukera ematen du etxebizitzaren benetako okupazioa obrak amaitu arte atzeratzeko, ohiko etxebizitza lortzearen ziozko kenkaria aplikatu ahal izateko; “obra” hitza, dena den, birgaikuntza edo eraikuntza obretara da aplikagarria, baina ez hobekuntza obretarako.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.