www.bizkaia.eus/guregida
Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000269
Zer epe dago ohiko etxebizitza baten eraikuntza amaitzeko? Zein kasutan dago onartuta 4 urteko epea luzatzea, ohiko etxebizitza eraikitzeko?
Eraikuntza, zergadunak obren gastuak berak ordaintzen dituenean, edo obraren sustatzaileari konturako zenbatekoak ematen dizkionean, ohiko etxebizitza eskuratzera asimilatzen da. Beraz, etxebizitza eraikitzeak ere inbertsioaren ziozko kenkarirako eskubidea ematen du, baldin eta obrak gehienez 4 (*) urteko epean amaitzen badira, inbertsioa hasi denetik zenbatzen hasita.
Eraikuntzako obrak amaitzeko lau urteko epea luzatu egin daiteke, honako hauetarikoren bat gertatzen bada:
- Epaiketa baten bidez adierazitako lehiaketa baten ondorioz (nahikoa izango litzateke porrota adierazten duen autoa edo ordainketen etenaldia tramitean onartzeko probidentzia), sustatzaileak eraikuntza obrak 4 urteko epea amaitu baino lehen bukatu ezin baditu edo etxebizitzak epe horren barruan eman ezin baditu, epe hori berez luzatzen da beste lau urtetan; kasu horretan, 4 urteko hasierako epeko (bete ez den epea) autolikidazioan, zergadunak etxebizitzan egindako inbertsioak egiaztatzen dituzten ziurtagiriak, porrotaren adierazpen judiziala edo ordainketa etenaldia tramitean onartzearen probidentzia aurkeztu beharko ditu. Egoera horretan, etxebizitza okupatzeko ezarritako hamabi hilabeteko epea bera ematen den unetik hasiko da zenbatzen.
- Zergadunari leporatu ezin zaizkion beste zergati batzuen ondorioz obrak geldiaraztearen eraginez, obrak 4 urteko epean amaitu ezin izatea. Kasu honetan, 4 urteko epea ez betetzearen hurrengo hilabetean, zergadunak epe hori luzatzeko eskabidea aurkeztu ahal izango du Zerga Administrazioan. Esan behar da 3 hilabeteko epean berariaz ebazten ez diren eskabideak ezetsitzat hartuko direla.
(*) Epea 2020ko urtarrilaren 1etik 2021eko abenduaren 31ra bitartean mugaeguneratzen bada, epea bost urte izango da.
Loturak
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.
Itzuli