Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000263
Etxebizitza bat ohikotzat jotzeko, bertan gutxienez 3 urtez jarraian bizi behar da. Hala ere, betekizun hori salbuets daiteke, baldin eta bizilekua aldatzera behartzen duen zirkunstantziaren bat sortzen bada, interesdunaren borondatea gorabehera. Eraikinaren nahitaezko eraispenaren kasuan, egoera hori etxebizitzaz aldatzea eskatzen duen arrazoitzat har daiteke, eraispen hori etxebizitza erosteko unean ezagutzen denean izan ezik.
Bigarren galderari erantzunez, jatorrizko etxebizitza eraitsi eta beste bat jasotzen bada, etxebizitza berriagatiko kenkari-oinarria bereizita kalkulatu behar da, eraitsi beharreko etxebizitza erosteari dagokion oinarria alde batera utzita, eta kreditu fiskalaren mugak errespetatuz. Trukea eginez gero, hasierako maileguak etxebizitza berria ere finantzatu ahal izango du, eta mailegu hori amortizatu ahala aplikatuko da kenkaria.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.