saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000261

Pertsona bat eta horren emaztea, irabazpidezko araubidean ezkonduta, etxebizitza baten titularrak dira, eta etxebizitza alabari dohaintzan emateko asmoa dute. Dohaintzaren eraginezko gastu guztiak alabaren kontura izango dira, eta hori etxebizitza horren hipoteka maileguaren ordezko zorduna izango da. Dohaintza-hartzailea, 2004tik, etxebizitza-kontu baten titularra da, eta bertako saldoa 24.000 €-koa da. Hauxe jakin nahi dute: 1) Ea alabak, eragiketa horren ondorioz, ohiko etxebizitzan inbertitzearen ziozko kenkaria aplikatu ahal izango duen. 2) Ea alabak etxebizitza-kontuko saldoa aipaturiko maileguaren amortizazioan inbertitu ahal duen, egindako kenkarietarako eskubidea galdu barik.

Benetako berme-eskubide batekin kargaturiko etxebizitza bat lortuko da dohaintzan, eta dohaintza-hartzailea etxebizitzaren hipoteka-kredituaren ordezko zorduna izango da.

Horrenbestez, higiezina dohaintza-hartzailearen ohiko etxebizitza izango denez, horrek uler dezake etxebizitza-kontuan lehendik utzita dituen zenbatekoak etxebizitza horretan inbertitzen dituela, bai harturiko dohaintzen ondoriozko notaritza-gastuak ordaintzeko, bai hipoteka maileguaren amortizaziorako (horren ordezko zorduna da).

Horrela, baldin eta etxebizitza-kontuan sarturiko zenbatekoak PFEZren Foru Arauak ezarritako 6 (8) urteko epean lehen aipatu diren helburuetarako erabiltzen badira, zergadunak ez du galduko kontuan ekarpena egitearen eraginezko kenkari eskubidea. Halaber, helburu horietan aplikatzen dituen zenbateko gehigarriek kenkari eskubidea sortuko diote.

Azkenik, mailegu berrian ordaintzen dituen interesetan PFEZren Foru Arauan ezarritako kenkaria aplikatu ahal izango du, baita bera hipoteka maileguaren ordezko titularra izatearen eraginezko gastuetan ere. Hori guztia egiteko, jakina, ezinbestekoa izango da PFEZren araudiak ohiko etxebizitza lortzearen ziozko kenkaria jasotzeko ezartzen dituen gainerako baldintzak eta mugak betetzea.

Bestalde, ezein jarduera ekonomikotara lotuta ez dagoen ondare elementu bat dohain bidez eskuratzeak ondare-irabazia edo -galera sortzen du eskuratzaileengan, eskualdatzeko balioaren eta lortzeko balioaren (gaurkotuta) arteko kenduraren ondoriozkoa. Kasu honetan, aintzat hartu behar den eskualdatze-balioa Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergako arauak aplikatzearen ondoriozkoa izango da; hau da, higiezinak dohaintza egiteko unean zuen benetako balioa.

Loturak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali