Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000255
Balio du erantzuna 2013/12/31ra arte eta 2014/01/1etik Aurrera indarrean dagoen araudia kontuan izanda
Nahiz eta etxebizitzak kontsultagilearentzat ohiko etxebizitza izateari utzi, inori errentan emateagatik ez ditu itzuli behar ordura arte behar bezala kendutako diru-kopuruak.
Hala ere, ezin izango da kontzeptu horrengatiko kenkaririk aplikatu, jakina, inbertituriko diru-kopuruen gainean eta higiezina ohiko etxebizitza izan ez den denboran ordaindutako interesen gainean (lortutako kapital higigarriko errendimendu garbia zein den jakiteko eman beharreko tratamenduari kalterik egin barik).
Baldin eta kontsultagilea berriz ere bizi izango balitz galdeturiko etxebizitzan, etxebizitza erosteagatiko kenkaria egiteko eskubidea izango luke berriz ere ordaindutako diru-kopuruen gainean (dela amortizaziogatik, dela maileguaren interesengatik) higiezina berriz ere haren ohiko etxebizitza den denboran. Horretarako, berriz ere eskatuko zaio higiezinean hiru urtez jarraian bizi izateko, bizileku-aldaketa gertatzen denetik hasita, salbu eta epe hori igaro baino lehen etxebizitza nahitaez aldatzea eragiten duten inguruabarrak gertatzen badira.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.