Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000251
PFEZaren araudiak etxebizitzan hiru urtez jarraian bizitzea exijitzen du ohiko etxebizitzatzat hartzeko, eta epe hori bertan bizi izaten hasten denetik aurrera hasiko da zenbatzen, ez hain zuzen ere etxebizitzaren eskuraketa eskritura publikoa gauzatzen denetik.
Etxebizitza kengarria izango da soilik etxebizitzaren jabetza osoa eskuratzen denetik hasita, baina ohiko etxebizitzatzat hartuko da bertan hiru urtez bizi bada jabea.
Esate baterako, pertsona bat etxebizitza baten gozamenduna denean eta bertan bizi denean 2010. urteaz gero eta jabetza soila eskuratzen duenean jabetza osoa finkatuz.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.