www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000250

PFEZaren araudiarekin bat etorriz, zein inguruabarrek gertatu beharko lukete etxebizitzak ohiko etxebizitza izateari eusteko, baldin eta saltzen bada edo bertan bizitzeari uzten bazaio beste barik PFEZko Foru Arauan ezarritako hiru urteak igaro baino lehen?



Zerga horren ondorioetarako, zergaduna hiru urtez jarraian bizi deneko etxebizitzari deritzo ohiko etxebizitza.

Aitzitik, halakotzat hartuko da etxebizitza baldin eta, epe hori igaro ez arren, ezkontidearen heriotza gertatzen bada edo etxebizitza nahitaez aldatzea eskatzen duten inguruabarrak gertatzen badira hala nola etxebizitza zergadunaren edo zergadunarekin bizi diren gurasoen, seme-alaben, ezkontidearen edo izatezko bikotekidearen ezintasun mailari ez egokitzea edo zerga horren kuota osoan kenkaria aplikatzeko eskubidea sortzen duen pertsonaren baten ezintasunari ez egokitzea; senar-emazteak banatzea edo izatezko bikotekidearen iraungitzea; lanak eragindako leku-aldaketa; lehen lana edo beste lan bat lortzea; epe horretan etxebizitza ordaintzea galarazten duten inguruabar ekonomikoak edo antzeko beste batzuk.

Loturak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali