www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000249

Kontsultagileak, 2006. urtean, etxebizitza-kontu bat ireki zuen, ekarpenak egin zituen bertara eta kenkaria aplikatu zuen PFEZaren aitorpenean. 2007. urtean eraikitzen ari zen etxebizitza baten salerosketa-kontratu pribatu bat sinatu zuen sustatzaile batekin, eta ohiko etxebizitzan inbertitzearen ziozko kenkaria egin zuen 2007an eta 2008an ordaindutako kopuruengatik. 2009an eman zen etxebizitza eta salerosketa eskritura gauzatu zen. Hala eta guztiz ere, aurretik, 2009. urteko apirilaren 3an, ondasun-banatze araubidean ezkondu zen, eta senarraren etxebizitzara joan zen bizi izatera. Jakin nahi du ea, azaldutako inguruabarrak kontuan izanik, ohiko etxebizitzan inbertitzearekin lotutako zerga etekinak galdu dituela ulertu behar den, zeren eta etxebizitza hori ez baita hartuko hura erosi eta hamabi hileko epearen barruan.



Etxebizitza bat ohiko etxebizitzatzat hartzeko zergaren ondorioetarako, hamabi hilabetez modu iraunkorrean bizi behar da etxebizitzan bertan, erosketa gauzatzen den egunetik zenbatzen hasita, eta bertan bizi behar da hiru urtez jarraian.

Hala eta guztiz ere, PFEZaren araudian zenbait salbuespen ezarri dira aipaturiko bi baldintza horietan, betiere etxebizitza epe horretan hartzea galarazten duen edo etxebizitza ezinbestean aldatzea eragiten duen inguruabarren bat gertatzen bada, interesatuaren borondatea edo komenigarritasuna edozein delarik ere.

Zehazkiago, higiezina hartzea ezinbestean galarazten duten inguruabarrei dagokienez, halako inguruabarrak gertatuko dira zergadunak etxebizitza erosten duenean eta, beraz, bertan bizitzeko modua duenean.

Hori guztia dela-eta, ezkontza etxebizitza erosi baino lehen izan zenez eta etxebizitza hartuko ez denez, ondorioztatu egin behar da kontsultagileak etxebizitzan eginiko inbertsioarekin lotutako zerga etekinak galduko dituela, eta itzuli egin beharko ditu eginiko kenkariak berandutze-interesekin batera.

Halaber, etxebizitza-kontura 2006. urtean eginiko ekarpenengatiko kenkariei dagokienez, zergadunak kendutako kopuruei gehitu beharko dizkiegu berandutze-tasak, ekarpenengatik eginiko kenkariak finkatzeko eskaturiko baldintzak betetzen ez diren ekitaldian sortutako Zergaren kuotari dagozkionak hain zuzen ere (hala denean, kenkaria egiteko eskubidea galduko dela ulertuko litzateke, ondoren etxebizitza erosteak ez dituelako betetzen legezko baldintzak).

Loturak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali