www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000247

Ba al dago epe mugarik etxebizitza bat ohiko etxebizitzatzat hartzeko eta, beraz, kengarria izateko?



Bai, erosi edo obrak bukatzen direnetik 12 hilabeteko epean bizi eta egon behar da etxebizitzan.

Aitzitik, halakotzat hartuko da etxebizitza baldin eta, epe hori igaro ez arren, ezkontidearen heriotza gertatzen bada edo etxebizitza nahitaez aldatzea eskatzen duten inguruabarrak gertatzen badira hala nola etxebizitza zergadunaren edo zergadunarekin bizi diren gurasoen, seme-alaben, ezkontidearen edo izatezko bikotekidearen ezintasun mailari ez egokitzea edo zerga horren kuota osoan kenkaria aplikatzeko eskubidea sortzen duen pertsonaren baten ezintasunari ez egokitzea; senar-emazteak banatzea edo izatezko bikotekidearen iraungitzea; lanak eragindako leku-aldaketa; lehen lana edo beste lan bat lortzea.

Hala gertatuko da ere zergadunak karguagatik edo lanagatik duenean ohiko etxebizitza eta erositako etxebizitza erabiltzen ez duenean; hala denean, karguari edo lanari uzten zaion egunetik aurrera hasiko da zenbatzen lehen aipaturiko hamabi hilabeteko epea.

Oharra: ohiko etxebizitza modu eraginkor eta iraunkorrean okupatzeko hamabi hilabeteko epea sei hilabete luzatuko da epe hori 2020ko martxoaren 16tik 2021eko abenduaren 31ra bitartean amaitzen denean.

Loturak

Informazio gehiago


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali