www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000244

Zergapekoak bere ohiko etxebizitza eskuratu du eta hirugarren pertsona bati logela bat eta komuneko guneak alokatu dizkio. Ohiko etxebizitza eskuratzeagatik kenkaria aplikatzeko eskubidea galdu du etxebizitza horretan modu partekatuan errentari bat bizi bada?



Etxebizitza eskuratzeagatiko kenkariak zenbait eskakizun betetzea eskatzen du:

  • etxebizitza bat jabetza osoan eskuratzea, nahiz eta titulartasuna partekatuta izan;
  • eskuratutako unetik 12 hilabete baino gutxiagoko epean bertan bizi izana (eskritura publikoko dataedo okopiziokoa hau aurrekoa bada); eta
  • etxebizitza hori hiru urtez ohiko etxebizitza gisa izatea.

Eskakizun horiek betez gero, zergapekoak ordaindutako kopuruengatik ohiko etxebizitza eskuratzeagatiko kenkaria aplikatu ahalko du, eta modu pribatuan zein komuneko gune gisa erabiltzen dituen aldeei dagokien zati proportzionala ere bai. Hau da, ezingo du etxebizitzan bizi den errentariak erabiliko dituen gunei dagokien proportzioaren kenkaria aplikatu.

Edonola ere, zergapekoak hor bizi izanaren eta alokairu egoeraren izaera modu egokian justifikatu beharko du, zuzenbidean onartutako edozein probaren bitartez, hori balioestea dagokien Zerga Administrazioaren organoen aurrean, aldez aurretik eskatu ondoren.

Loturak

Informazio gehiago

Lotutako orrialdeak

Gela-alokairua


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali