Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000243
Etxebizitzan inbertsioagatik kenkaria aplikatu daiteke eskuratutako higiezina zergapekoaren ohiko etxebizitza bihurtzeko berehalako helburua baldin badu, PFEZaren Araudiko 67. artikuluan adierazitako terminoetan. Bestela, bertan denbora luzez gelditzeko asmoz etxebizitzan bizi arte inbertitutako kopuruek ez dute kenkaria aplikatzeko eskubiderik ematen; epe luzez bertan bizitzen hasten danetik bai aplikatu daiteke kenkari hori. Hortaz, etxebizitza eskuratzeagatik izandako kopuru guztiengatik kenkaria aplikatu ahal izateko etxebizitza eskuratu duen unetik hamabi hilabeteko epean bertan bizi behar da galdetzailea, eta epe horretan ezingo du alokairuan izan, ohiko etxebizitza izaera galduko bailuke.
Beraz, lehenago alokairuan izan badu etxebizitzak ohiko izaera lortu ahalko luke jabea bertan bizitzen hasten denetik epe luzeko asmoarekin, eta ordutik aurrera amortizazio kenkariak eta interes ordainketak egin ahalko ditu.
Oharrak: 12 hilabeteko epea sei hilabetez luzatuko da, baldin eta epe hori 2020ko martxoaren 16tik 2021eko abenduaren 31ra bitartean amaitzen bada.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.