www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000242

Etxebizitza bat, aparkalekuko bi plaza eta trasteleku bat erosteko kasu hipotetikoa azaldu da. Erosketa eskritura publikoen bitartez sinatu da, eta dokumentu horretan aipatutako lau elementuak eskualdatzeagatik prezio global bakarra agertzen da, ez da elementu bakoitzari dagokion zenbatekoa jasotzen duen desgloserik, independienteki zenbatutako finkak izan arren. Aparkalekuko plazengatik eta trastelekuagatik ordaindutako zenbatekoak ohiko etxebizitzan inbertsioagatik kenkaria izateko eskubidea ematen dion jakin nahi du.



Galde-idazkian azaldutako gaiari dagokionez, behar-beharrezkoa da ohiko etxebizitza gisa zer ulertzen den zehaztea. Horren haritik, PFEZaren 6/2006 Foru Arauaren 89.9 artikuluak, hiru urtez jarraian etxebizitza horretan bizitzea eskatzeaz gain, honako hau ere zehazten du:

“Ohiko etxebizitzaren kontzeptutik kanpo geratuko dira lorategiak, parkeak, igerileku eta kirol instalazioak, garajeak eta, oro har, eranskinak eta etxebizitza bera ez diren elementu guztiak. Aldiz,elementu horiek kontzeptu horren barruan sartuko dira etxebizitzarekin batera erregistro-finka bakarra osatzen dutenean".

Azaldutako kasuan, aparkalekuak eta trastelekuak ez dute etxebizitzarekin zenbatutako finka bakar bat osatzen, eta hortaz, horiek erosteari dagokion eskuratze balioa EZ da kenkari izango.

Loturak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali