www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000240

Etxebizitza eskuratze bezala kengarriak dira bankuek hipotekak ematerakoan eskatzen dituzten aseguruko prima gisa urtero ordaindutako kopuruak?



Bai, kengarriak dira eta finantza-gastuen atalean sartuko dira.

Maileguak amortizatzeko aseguruak bizi-aseguruak dira, eta finantza-erakundeak hipoteka-maileguak emateko baldintzetan sartu ohi dituzte. Aseguru horiek maileguaren titularra estaltzen dute, zor den kapital osoa edo zati bat hiltzen bada edo baliaezintasuna badu.

Besteren finantzaketa erabiltzearen ondoriozko gastuen barruan, aseguru horien primak ere sartzen dira, betiere hartzailea eta aseguratua mailegu-hartzailea badira, eta onuraduna, berriz, kreditu-erakundea. Beraz, prima horiek ez dira etxebizitzaren erosketa-balioaren zati, eta balio hori kontuan hartu behar da higiezinaren eskualdatzearen ondoriozko ondare-aldaketa kalkulatzeko, finantza-gastuari ematen baitzaio tratamendua.

Bizi-aseguruak honako kasu hauetan bakarrik dira kengarriak:

  • Eskrituran dator prima ordaindu beharra.
  • Bankua da polizaren onuraduna.
  • Maileguak amortizatzeko aseguru bat da.

Ezin dira maileguak amortizatzeko aseguru batekin parekatu, eta, beraz, ez dira kengarriak klausula hau duten aseguruak: "aseguruaren zenbatekoa nahitaez erabili behar da mailegua amortizatzeko". Kasu horietan, onuraduna ez da erakundea, eta ez du erreskatearen balioa murrizten, ezta ordaindu beharreko prima ere, mailegua amortizatzen den heinean, mailegua amortizatzeko aseguruekin gertatzen den bezala.

 
Loturak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali