Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000240
Bai, kenkari gisa baliatu daitezke. Besteren finantzatik eratorritako gastuen barruan ulertu behar dira finantza-entitateak hipoteka-maileguak emateko baldintza gisa eskatu ohi dituzten bizitza aseguruen primak; horietan hartzailea eta aseguratua mailegu-hartzailea izaten da, eta onuraduna kredituaren entitatea. Hala ere, prima horiek ez dute higiezinaren eskualdatzetik eragindako ondasun aldaketaren kalkuluan kontuan hartuko den etxebizitza eskuraketaren balioa osatuko.
Hala ere, ohiko etxebizitza eskuratzeko emandako maileguei dagozkien adostutako kopuruak ordaintzerakoan atzeratzeagatik finantza-entitateek kobratutako interesak ezin dira kenkari gisa aplikatu.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.