www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000234

Nola aplikatzen dira Oinordetza eta Dohaintzen taulak?



Baliozko erantzuna indarrean dagoen arautegia egun honetatik aurrera aplikatuz: 2018/1/1

Hasteko, dagokion taula aukeratu behar da, zerga-egitatea egin den egunaren arabera. Taula bakoitzean tarifa bi daude, ahaidetasun-mailaren arabera.

  • Lehenengoa (II. eta III. taldeak) honako hauei dagokie: neba-arrebak, osaba-izekoak, ilobak, beste ezkontidearen edo izatezko bikotearen ondorengoak, aitaginarreba-amaginarrebak, suhiak eta errainak, izatezko bikote baten eraketaren sortutakoak barne.
  • Bigarrena (IV. taldea), berriz, lehengusu-lehengusinei, gainerako ahaideei eta arrotzei dagokie.

I. taldeari (ezkontidea, erregistratutako izatezko bikotea, odol-ahaidetasun zuzeneko aurreko edo ondorengo, gurasotzako edo umeordea) 100eko 1,5eko tasa finkoa aplikatuko zaio.

Likidazio-oinarria hainbat tartetan zatituta dago. Adibidez, likidazio oinarria 20.000 € bada, honako urrats hauek eman beharko genituzke ordaindu beharreko zenbateko osoa jakiteko:

  1. Likidazio-oinarrian dagokigun tartea aukeratu behar dugu, eta kuota osoa zehaztu. Gure adibidean, aplikatu beharreko tartea 9.230,00 € eta 27.680,00 €. € artekoa da. Kuota osoa, beraz, 526,11 € da.
  2. Ondoren, dagokion ehunekoa aplikatu behar diogu (adibidean, % 7,98) likidazio oinarria kopuruaren eta tarteko baliorik txikienaren arteko diferentziari (adibidean, 20.000 € - 9.230,00 € = 10.770,00 €). 10.770,00 euroren % 7,98 eginez gero, emaitza 859,44 € da.
  3. 1. eta 2. puntuetako emaitzak batu behar ditugu, ordaindu beharreko zenbateko osoa kalkulatzeko. Adibidean, 526,11 € + 859,44 € = 1.385,55 €.
Indarrean dauden taulak I. tarifa: I Tarifa- II eta III taldeak
Oinarri likidakorra (€) Kuota osoa (€) Likidazio oinarriaren gainerakoa(€) Tasa %
0,00 0,00 9.230,00 5,70
9.230,00 526,11 18.450,00 7,98
27.680,00 1.998,42 18.450,00 10,26
46.130,00 3.891,39 46.110,00 12,54
92.240,00 9.673,58 92.220,,00 15,58
184.460,00 24.041,46 276.650,00 19,38
461.110,00 77.656,23 461.080,00 23,18
922.190,00 184.534,57 1.383.230,00 28,50
2.305.420,00 578.755,12 Hortik aurrera 34,58
Indarrean dauden taulak II. tarifa: II Tarifa- IV Taldea
Oinarri likidakorra (€) Kuota osoa (€) Likidazio oinarriaren gainerakoa(€) Tasa %
0,00 0,00 9.230,00 7,60
9.230,00 701,48 18.450,00 10,64
27.680,00 2.664,56 18.450,00 13,68
46.130,00 5.188,52 46.110,00 16,72
92.240,00 12.898,11 92.220,00 20,52
184.460,00 31.821,66 276.650,00 25,08
461.110,00 101.205,48 461.080,00 29,64
922.190,00 237.869,59 1.383.230,00 35,72
2.305.420,00 731.959,34 Hortik aurrera 42,56
 
 

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali