Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000233
Zergak non ordaindu behar diren erabakitzeko, kontuan izan behar da ohiko etxebizitza, eta hori ezartzeko gehienbat lurralde jakin batean zergaldiko egun kopuru gehien egotea izango da irizpidea. Ondorio horietarako, erabakigarria da errolda (errolda egoitza froga bat da, baina froga bat gehiago, ez behin betikoa). Halaber, kontrakoa egiaztatu ezik, pertsona fisiko bat ohiko etxebizitza dagoen tokian dagoela ulertzen da.
Agerliarrak ohiko etxebizitzari dagokion Administrazioan ordaindu behar ditu aurtengo zergak, hau da, Madrilen, bertan bizi omen baita ekitaldi osoan.
Arautegi aplikagarria egun honetatik: 2014/01/01. PFEZren 13/2013 FAren 2,3 eta 87 art.ak
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.