saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000233

Kontsultagileak Madrilgo Autonomia Erkidegoan eraikitzen ari zen etxebizitza bat erosi zuen, eta pasaden urtean. Aurten eman zitzaion. urtarrilaren 1etik hona Madrilen bizi da (Bizkaitik etorrita). Urrian erositako etxebizitzan erroldatu zen. Non aurkeztu behar du urte honetako ekitaldiko Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari dagokion aitorpena?

Zergak non ordaindu behar diren erabakitzeko, kontuan izan behar da ohiko etxebizitza, eta hori ezartzeko gehienbat lurralde jakin batean zergaldiko egun kopuru gehien egotea izango da irizpidea. Ondorio horietarako, erabakigarria da errolda (errolda egoitza froga bat da, baina froga bat gehiago, ez behin betikoa). Halaber, kontrakoa egiaztatu ezik, pertsona fisiko bat ohiko etxebizitza dagoen tokian dagoela ulertzen da.

Agerliarrak ohiko etxebizitzari dagokion Administrazioan ordaindu behar ditu aurtengo zergak, hau da, Madrilen, bertan bizi omen baita ekitaldi osoan.

Loturak

Arautegi aplikagarria egun honetatik: 2014/01/01. PFEZren 13/2013 FAren 2,3 eta 87 art.ak


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali