www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000230

Senarra Gipuzkoako pisu batean bizi da eta ezkontidea Bizkaiko beste pisu batean, eta irabazpidezko ezkontza dute. Zein da ohiko etxebizitzaren ziozko murrizpena?



Baldin eta familia unitateko kideak hiriko ondasun baten baino gehiagoren titularrak badira, horietako bat bakarrik hartuko da ohiko etxebizitzatzat. Horretarako, ohiko etxebizitzatzat hartuko da familia unitateak bizitzeko eta harreman pertsonaletarako, sozialetarako eta ekonomikoetarako gune nagusia duena.

Hala, soilik egin ahal izango du kontzeptu horren ziozko kenkaria ohiko etxebizitza hartzen duenak eta horren gainean duen titularitatearen ehunekoaren arabera, eta beste ezkontidea, berriz, ez da bertan bizi eta ezin aplika dezake kenkaririk.

Baterako aitorpena aurkeztea erabakitzen badute, likidazio oinarririk handiena duen ezkontidea bizi den Administrazioan egin beharko dute, eta ohiko etxebizitzaren ziozko kenkaria soilik aplika dezake ezkontideak baldin eta bera bizi den etxebizitza ohiko etxebizitzatzat hartzen bada, aurreko lerroaldean ezarritakoarekin bat etorriz.

Loturak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali