Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000221
Balio du erantzuna 2013/12/31ra arte eta 2014/01/1etik aurrera indarrean dagoen araudia kontuan izanda
Ohiko etxebizitzatzat hartzen da hiru urteko epean zehar zergadunaren bizilekua den “eraikina”.
Kontzeptu horretatik kanpo geratzen dira eraikin edo higiezintzat jotzen ez diren etxebizitza mugikor guztiak: karabanak, autokarabanak, itsasontziak, etab. Kontzeptu horren barruan, zergadunaren lursailean jartzen den aurrefabrikaturiko egurrezko etxea onartu ahal izango da, baita etxebizitza izateko egokituriko lokala ere. Ohiko etxebizitza eraiki berria izan daiteke, edo bigarren edo hurrengo eskualdaketetakoa.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.